Abenduaren 16an, arratsaldeko 19:00etan Gernikako Elai-alai aretoan emango zaio hasiera Kuxkuxeroak egitasmoari. Alex Sardui eta Izaro Andres abeslariak izango dira lehen gonbidatuak.
Hala, Kuxkuxeroak egitasmoaren lehen esperientzia Gernikan izango da, 2017ko abendua eta 2018ko urtarrila artean. Orotara hiru saiotan, lau gonbidatu izango dira.
Konfirmatutako hurrengo saioa urtarrilaren 20an izango da. Nerea Mazo aktorea (Go!azen 4.0 telesailean Nicole) izango da Gernikako gazteekin egun horretan.